Dena prest Bilbo eta Baionako mobilizazioetarako

GUREAN GAUR|2019/01/11 19:16

Euskal presoen eskubideen alde Baionan eta Bilbon egitekoak diren mobilizazio bateratuen aurreko agerraldia egin dute. Bertan, lortutako adostasunak azaldu ostean, alderdi politikoei presoen gaiari dagokionez akordioak lortzera gonbidatu dituzte, baita estatus berriaren inguruko ponentzian ere. Frantziar Estatuari dagokionez, Macronen gobernua eta Ipar Euskal Herriko ordezkaritzaren arteko solasaldiak mantentzen direla nabarmendu dute. Hamaika Telebistak Bilbon zein Baionan gertatzen denaren inguruko informazio guztia eskainiko du, urtarrilaren 12an, 16:30etatik hasita.

 
Loading player...