GUREAN GAUR

Gure ahotsak kontzertuaren presentazioa egin dute Victoria Eugenian

Gure Ahotsak kontzertua ikusteko aukera izango da martxoaren 7an Victoria Eugenia antzokian gaueko 20:00tan. Sara Mansilla, Olatz Salvador, Izaro Andres eta Elena Setien musikariak izango dira kontzertuko protagonistak. Gaur aurkeztu dute Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira propio antolatu duten kontzertua. Ekitaldiak keinu zuzena egiten dio martxoak 8ari, mugarri izan zirelako iazko mobilizazioak eta horri jarraipena eman nahi izan dio Donostiako Udalak. Lehen aldiz egingo da aurten Gure ahotsak, emakume musikariak ikusgarri egiteko helburua duen kontzertu hau. Egun berezi zein garrantzitsua izango dela adierazi dute parte hartuko duten protagonistek.