GUREAN GAUR

Bi gazte Iruñeko Vergel zubitik eskegi dira Maravillasen alde protesta egiteko

Bi gazte Arga ibaiaren gaineko Vergel zubitik eskegi ziren atzo arratsaldean, hiru orduz, Maravillas Gaztetxearen proiektuaren, autogestioaren eta feminismoaren aldarri egiteko. Asteburu honetan izango da gaztetxearen aldeko manifestazioa Iruñean, eta manifestazioan parte hartzeko deia zabaltzeo ekintzak egin dituzte hainbat herri eta auzotan.