GUREAN GAUR

Asteburuan bi istripu izan dituzte euskal presoak senideek

Asteburu honetan Euskal presoen senideek bi istripu izan dituzte. Etxeratek salatu du urtea hasi denetik lau istripu izan direla eta sakabanaketa bultzatzen dutenak direla erantzule. Bestalde, asteburuan ezbehar larririk gertatu ez izana zorte kontua izan dela ere adierazi dute. Elkarretaratzeak antolatu dituzte Iruña, Gasteiz eta Deustun gaur, bihar Bilbon eta Donostian eta Ostiralean otsailaren 8an Etxarri Aranatzen. Elkarretaratzetan istripuak salatu eta sakabanaketarekin amaitzeko eskatuko dute.