GUREAN GAUR

Gipuzkoako lanbide heziketako irakasleek itxialdi mugagabeari ekingo diote

Gipuzkoako lanbide heziketako irakasleek itxialdi mugatuari ekingo diote. Eskatzen dutena da zerrendetan dauden irakasleen eskubide berdinak izatea. Eskubide horiek dira oposaketetara presentatzeko aukera eta lan finko baterako aukera izatea. Aldaketarik gertatu ezean, itxierarekin jarraituko dutela adierazi dute. Hezkuntza sailak martxoan elkartzeko bilera edukiko dutela adierazi die; nolanahi ere, espero dute lehenago akordio batera iristea. Gasteizeko Mendizabala zentroan ez bezala, Easo Politeknikoaren zuzendaritzak ez die itxialdia egiteko baimenik ematen, baina adierazi dute bai ala bai egingo dutela itxialdia.