GUREAN GAUR

Kalea guztiona da ekimen herritarrak mozioa aurkeztuko du otsailaren 12an

Jada hiru urte dira Kalea Guztiona da mugimendua sortu zela Zumaian. Ekimen herritar batetik sortu zen, adierazpen askatasunaren alde. Zumaian alkateak edo udal gobernuak kaleari orain dela 3 urte ezarri zizkion debekuen aurkako ekimen bat da, sormena, umorea eta kritikaren bitartez saiatzen direna debeku triste horiei kolore pixkat jartzen. Otsailaren 12an mozio bat aurkeztuko dute udalean, eskatuaz debekua bertan behera geratzea eta benetako parte hartze prozesua aurrera ematea.