GUREAN GAUR

21.korrikak Txillardegi omendu du euskararen alde egindako lanarengatik

400 lagun elkartu ziren AEKa eta Korrikak Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi-ri egindako omenaldian. 21.korrikak txillardegi omendu nahi izan du euskara batuaren alde egindako lanarengatik eta horrek euskararen alfabetizazioarentzan suposatu duenarengatik.
Orain dela gutxi AEK, Jakin aldizkariak eta Euskal Herriko Unibetsitateak elkar lanean ateratako Dabilen Pentsamendua proiektu berria argitaratu dute. Bertan Miren Rubio kazetariak Txillardegiren biografia azaltzeaz gain bere lanekin osatutako bilduma ikus daiteke. Horretaz gain omenaldian txillardegirekin Klik Dokumentala ikusteko aukera izan zuten.