GUREAN GAUR

Jon Lopategi hil da, ezagutza elkarbanatu zuen txapelduna

Jon Lopategi muxikarra hil da 84 urte zituela. Lautan irabazi zuen Bizkaiko Txapelketa eta 1989an, ibilbide oso baten erakusle, Euskal Herriko txapela jantzi zuen. Ikastola eta bertso eskoletan, irakasle gisa aritu zen, ezagutza eta ondarea, pasioz elkarbanatzen. Haren irakaspenak jaso zituztenen artean, Igor Elortza, Onintza Enbeita edo Unai Iturriaga daude.