GUREAN GAUR

Giza katea egin dute Bilbon Herri Ekimen Legegilearen defentsan

Prentsaurrekoan adierazi dute pobreziaz eta bazterketa sozialaz eztabaidatzeari uko egitea dela ekimenari kontra bozkatzea. Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak protesta egin du Bilbon, eztabaidatzeari uko egin zioten EAJ, PSE eta PPren jarrera «autoritarioa» salatzeko. Hauen egoitzak batuz egin da ibilbidea. Amaierako ekitaldian, gogoratu dute Gasteizko Parlamentuan aurkeztu zuten Herri Ekimena Legegilearen helburua prestazio sozialen sistema nabarmen hobetzea zela.