GUREAN GAUR

"Prekarietateari ateak ixteko" deia egin du Ernaik

Ezkerraldeko Ernaiko gazteek La Navaleko langileak babesteko eta larunbatean prekarietatearen aurkako manifestaziora dei egiteko agerraldia egin dute. Gazte antolakundeak desindustrializazio politika salatu du eta ontziola salbatzeaz gain, Ezkerralderako industria plan eraginkorra eskatu diote instituzioei. ‘Prekarietateari ateak itxi’ lelopean mobilizatuko dira otsailaren 16an Bilbon, Euskadi Plazatik abiatuta.