GUREAN GAUR

Elkarretaratzea egin dute pobrezia eta murrizketen aurka

Elkarretaratzea egin dute Eusko Jaurlaritzaren Bilboko delegaritzaren aurrean pobrezia eta murrizketen aurka. Gaur goizean bozkatu dute diru-sarrera bermatzeko errentaren proiektua. Bizkaiko hainbat kolektibo sozial batu dira Eusko Jaurlaritzaren egoitzaren aurrean. Neurriek "barruko arropan" uzten dietela adierazteko lau komun jarri dituzte lurrean eta han eseri dira, “pobrezia eta murrizketak kaka bat" dira lelopean. Nabarmendu dute 213.000 pertsonak pobrezia atalazearen behetik kobratzen dutela pentsioa; hau da, hilean 900 euro baino gutxiago. Salatu dute Euskal Autonomia Erkidegoan ezin dela inor egon egoera horretan, eta hori bermatzea diru sarrera bermatzeko errentaren proposamenari dagokiola.