GUREAN GAUR

Euskararen garapen zientifikoaren erakusketa aurkeztu da Fontes aldizkariaren 50. urteurrenean

Euskal testu zaharren bilketa antolatu du Nafarroako Artxibo Orokorrak Fontes Linguae Vasconum aldizkariaren urteurrenean. Mende erdi igaro da aldizkari zientifikoaren lehen zenbakia argitaratu zenetik eta egun euskal hizkuntzalaritzako adierazleetako bat da.