GUREAN GAUR

Lezo-Jaizkibel mendi lasterketaren VI.mendi lasterketa izango da otsailaren 24an

Lezo-Jaizkibel mendi lasterketaren seigarren edizioa izango da otsailaren 24an. Lasterketa goizeko 10:00etan hasiko da Lezoko Santo Kristo Plazan eta bertan amaituko da. 14 kilometro, 1200 metroko desnibel metatua eta 200 metroko ibilbidea izango dute parte hartzaileek. Antolatzaileak oso gustura daude jendearen izan emateekin, eta joera goranzkoa dela azpimarratu dute.
Lasterketaz gain, TOR filma eskainiko dute otsailaren 22an, arratsaldeko 19:00etan, Lezoko Gezala auditorioan. Aurten lau futbolari omenduko dituzte: Edurne Osa, Lierni Oyaga, Anne Mugarza eta Ainara Herrero. Bestalde, aurtengo lasterketa aurrekoa baino azkarragoa izatea espero dute.
Aurtego edizioan ere euro solidarioa egingo dute eta jasotako dirua Surfrider Fundazioarentzat izango da. Dirua emateaz gain, kontzientzia piztea da beren helburua eta horretarako, ahalik eta plastiko gutxien kontsumitzen saiatuko dira.