GUREAN GAUR

Preso politiko kataluniarrekiko elkartasuna Donostiatik

4.000 lagun baino gehiago bildu ziren atzo Donostian, Gure Esku Dagok autodeterminazioaren alde eta preso politiko kataluniarrei elkartasuna adierazteko egindako manifestazioan.

Euritako horiak hartuta,” Konponbidea, Democracia, Llibertat” lelopean egin zuten Katalunia Plazatik Boulevarderainoko bidea. Euritakoez haratago ere, horia izan zen parte hartzaileek soinean zeramatzaten arropetan gehien errepikatu zen kolorea.