GUREAN GAUR

Lan harremanetarako Euskal Esparruaren aldarria berretsi du LABek, 25 urte beranduago

Lan Harremanetarako eta Babes Sozialerako Euskal Esparrua aldarrikatu du LAB sindikatuak, ELArekin batera horixe aldarrikatuz egindako mobilizazioen 25. Urteurrenean. Ipar Hegoa fundazioarekin elkarlanean Donostiako Kursaalean egindako jardunaldian, aldarrikapen horren garrantzia azpimarratzeaz gain, Kataluniako Herriari elkartasuna adierazi dio Garbiñe Aranburu, LABeko idazkari nagusiak.