GUREAN GAUR

Katapulta Tour Gipuzkoa zirkuituaren VI.edizioa aurkeztu dute

Katapulta Tour Gipuzkoa zirkuituaren IV.edizioa aurkeztu dute. Musika eta formatu txikiko arte eszenikoetako zirkuitua da eta bi helburu nagusi ditu: musika eta arte eszenikoetako arloetako Gipuzkoako "talentuak balioan jartzea eta bultzatzea" -gazteak, bereziki- eta Gipuzkoako eszena "dinamizatzen" laguntzea, klub eta antolatzaileei babesa emanez.  Aurtengo edizioan 74 lagunek eman dute izena musikaren arloan eta 27k arte eszenikoetan. Horietatik 34 hautatu dituzte.
Musikaren arloan, sei artistak hartuko dute parte: Ainhoa Larrañaga, Anai, Flavio Bántera eta Lemy Rivera.  Arte eszenikoan Type eta Txinparta Antzerki Taldea hautatu dituzte: “Entre comillas” eta “Zurrinbiloan” antzezlana eskaniko dituzte, hurrenez hurren. Bestalde, Kutxa Kultur programaren bidez beste sei musika talde hautatu dituzte; Sara Zozaya, Espagueti, Ghau, Raitx, Ro eta Tenpera.