GUREAN GAUR

Osakidetzako EPEko balizko filtrazioen inguruko fiskaltzaren txostena aztertu dute LAB eta ESK-k

Sindikatuek aipatu dute Jon Darpón Osakidetzako sailburua gertatu dena "txikiagotzen" ari dela. Inputatuak Osakidetzako goi karguak dira: Juan Carlos Soto, Xabier Balerdi eta Andoni Arzelai. Nabarmendu dute ikerketak aurrera jarraitzen duela eta filtrazio gehiago egon daitezkeela. Azpimarratu duten horren oinarria EPE eredua dela, eta horrek ahalbidetzen duela oposaketa prozeduran filtrazioak egotea. Adierazi dute akusazio bezala jarraituko dutela prozeduran, "Osakidetzako langileen interesak defendatzeko". Onartezintzat jo dute profesionalen artean aukera desberdintasunak egotea, eta horren aurrean Gobernuak duen "erantzukizuna" azpimarratu dute.