"Opil eta muxilen binetak" lesbianen inguruko istorioak biltzen dituen komikia aurkeztu dute

GUREAN GAUR|2019/03/06 15:53

“Opil eta muxilen binetak” lesbianen inguruko istorioak biltzen dituen komikia aurkeztu dute. Gehitu eta Mugen Gainetik erakundeen lankidetzarekin sortutako proiektua da. Emakume lesbianek Latinoamerikan nahiz Estatu espainiarrean bizi izan dituzten eguneroko egoerak agerian jartzea da lan honen helburua. Horretarako, hamar ilustratzaile lesbianek hartu dute parte; bost latinoamerikarrak dira eta bost Estatu espainiarrekoak. Emakume lesbiana izateak dakarren egunerokotasuna ezagutzen lagunduko duen lan bat da. Egileek adierazpen askatasun osoa izan dute euren lanak egiterako orduan eta istorio bakoitza hiru orrialdetan kontatu dute. Kontakizun bakoitza independentea da eta sortzaileek bizi izan dituzten pasarteak dira.

 
Loading player...