GUREAN GAUR

Gaur 100 urte betetzen dira lehen aldiz langile-erretiroa ezarri zenetik Espainiako Estatuan

Egun berezi honetan pentsiodunak batu dira beste astelehen batez Bilboko Udalaren aurrean pentsio publiko duina eskatzeko. Adierazi dute oraindik borrokan jarraitu behar dela. Urte askotan emakumeek, meatzariek eta beste hainbatek egindako mobilizazioak gogoratu dituzte. Adierazi dute egoera askoz ere zailagoetan pausoak eman zirela, eta gaur egun ere eman daitezkeela: "Gogo politiko falta da egoera geldirik egotearen arrazoia". Aipamen berezia izan du martxoaren 8ko greba feministak.