Hirugarren itxialdia hasi dute gaur lanbide heziketako irakasleek

GUREAN GAUR|2019/03/12 15:09

2007ko errege dekretua aurreko urtean aplikatzeak bere lan baldintzak aldatzea ekarri du. Honen aurrean irtenbiderik ematen ez zaiela ikusita hasi dute protesta. Urtarrilean egin zuten lehen itxialdia Mendizabala ikastetxean, Gasteizen arlo honetako Euskal Autonomia Erkidegoko hainbat irakaslek. 3 astez egon ziren itxialdian. Handik Gipuzkoakoak batu zitzaizkien eta gaur Bizkaiko irakasleek egin dute bat, astero herrialde batean egingo dituzte itxialdiak. Eskatzen dutena da zerredetan dauden lizentziaturadun irakasleen eskubide berdina izatea. Oposaketetara presentatzeko aukera eta lan finko baterako aukera izatea. Bi bilera egin dituzte Hezkuntza Delegaritzarekin akordio batera heldu gabe, hirugarrena daukate orain. Adierazi dute, ikasleei ez diela eragingo eta klaseak berdin berdin emango dituztela.

 
Loading player...