Madrilen eman duen konferentzia batean adierazi ditu taldeak birari buruzko xehetasunak. 12 kontzertuz osatutako bira izango da, urriaren 19an BECen bat eskainiko dutelarik. Gainera, kontzertua disko batekin batera etorriko da: 19 kantu esanguratsu bilduko ditu, baita orain atera duten single berria ere: “Ni descanso, ni paz!” izenekoa. Hasiera batean Euskal Herrian emango duten kontzertu bakarra izango da Barakaldokoa. El Drogas ere beraiekin izango da biran eta Latinoamerikan ere izango dira: Argentina, Chile, Mexiko, Uruguay edo Ekuadorren, besteak beste. Prentsaurrekoan gogorarazi dute 40. urteurrenarekin bat egiten duela itzulerak.