GUREAN GAUR

Dimisioa eman du Jon Darpon osasun sailburuak

Dimisioa eman du Jon Darpon, Jaurlaritzako osasun sailburuak. Datorren astean gaitzetsi behar zuen eusko legebiltzarrak sailburua, Osakidetzako Lan Eskaintza Publikoan izandako irregulartasunak direla eta, baina hori baino lehen zuzenean dimisioa ematea erabaki du Darponek.