LAB sindikatuak berdintasun plan errealen beharra aldarrikatu du
GUREAN GAUR|2019/03/14 18:57

LAB sindikatuak nabarmendu du "eredu sindikal feminista" garatzeko baldintza hobeak sortu direla Martxoaren 8ko grebaren arrakastaren ondorioz. Azaldu dute indarberrituta daudela langileek pairatzen duten prekarietateari aurre egiteko, borroka sindikalak pizten jarraitzeko eta instituzioei bestelako politika publikoak eskatzeko. Ezinbestekotzat jo dute lantoki guztiek berdintasun plan "erreala" edukitzea eta instituzio eta alderdi publikoek politika feministak martxan jartzea diskriminazioarekin amaitzeko.

 
Loading player...