GUREAN GAUR

Kazetaritza ez dela delitua aldarrikatu dute Gipuzkoako epaitegien atarian

Elkarretaratzea egin du Argia aldizkariko lantaldeak Donostiako Justizia Jauregiaren atarian, Lander Arbelaitz kazetaria deklaratzera deitua zegoen ordu berean. Bi ertzain grabatu eta euren irudiak sareetan hedatzeagatik moxal legea aplikatu diote Arbelaitzi. Horregatik deklaratu behar izan du gaur epaitegian.