GUREAN GAUR

LABek arrazakeriaren eta prekarietatearen aurkako "herri auzitegia" osatu du Bermeon

Arrazakeriaren Nazioarteko eguna dela eta, LAB sindikatuak akusazioa aurkeztu du Herrien Auzitegi Iraunkorraren aurrean, Bermeon. Zentralaren arabera, arrantzaren sektoreak duen etorkin kopuru handia baliatzen du patronalak langileen eskubideak ez betetzeko. 2013koa da sektorean sinatu zen azken hitzarmena eta kasu gehienetan ez da bete ere egiten, salatu dutenez.