GUREAN GAUR

Mugi Da! ekimenaren bitartez, EH Bilduk bere komunitatea aktibatu eta borroka ezberdinen elkargune izan nahi du

Martxoaren 30ean Bilbon egitekoa den Mugi Da! ekimenaren bitartez, Euskal Herria Bilduk bere komunitate politiko eta soziala trinkotu eta aktibatzeko ahalegina egingo du. Borroka, ildo eta sektore guztien elkargune izateko asmoz ari dira antolatzen. Hala azaldu digute koalizioko kide Diana Urrea eta Mikel Oterok.