GUREAN GAUR

Juan Carlos I.a gerra ontzi espainiarra Getxon porturatu da gaur goizean

Juan Carlos I.a gerra ontzi espainiarra Euskal Herrian porturatu da gaur goizean. Getxon egin du geldialdia, goizeko lehen orduan. Espero zitekeen moduan, polemika giroan iritsi da gerra hegazkin-ontzia. Joan den astean erakunde adierazpen bat onartu zuen Getxoko Udalak, armada espainiarreko ontzia herrian porturatzearekin ados ez zegoelako. EAJ, PSE, GUK eta EH Bilduk babestu zuten propsamena, eta PPk eta Ciudadanosek aurka bozkatu zuten.

Protesta ekimenak ere burutu dituzte eragile antimilitaristek, eta baita Ongi Etorri Errefuxiatuak eta EH Bilduk ere.