GUREAN GAUR

EH Itzuliko kartela aurkeztu dute Bilboko Arte Ederren Museoan

Gerra Zibilaren aurretiko joera berreskuratzeko lehengo hauspoa da aurtengoa. Garai hartan, puntako euskal artistek egiten zituzten Euskal Herriko Itzuliko kartelak, eta hemendik aurrera ere gauza bera egingo dute. "Artea eta kirola uztartzearen aldeko apustua" da, euskal artistentzako erakusleiho "erraldoia" izango dena.
Aurtengo kartela Yolanda Mosquera amurrioarrak egin du. Bera aukeratu dute Euskadi Literatura sariko literatur lan bateko ilustrazio modalitateko irabazlea izan zelako. Hurrengo itzulietan ere saria irabazten duen artistak izango du kartela egiteko enkargua.