GUREAN GAUR

Elkarrekin Podemosek Donostia eta Gipuzkoarako hautagaiak aurkeztu ditu

Gipuzkoako Batzar Nagusietako eta Donostiako alkatetzarako hautagaiak aurkeztu ditu gaur Elkarrekin Podemosek. Aitzole Araneta Donostiako alkatetzarako hautagaia izango da eta Maria Valiente Batzar Nagusietarako hautagaia.
Donostia "feminista, inkusiboa, anitza eta solidarioa" eraikiko dutela adierazi dute. Herritarrak erdigunean jartzen dituen lurraldea nahi dute, herritarren bizitzak hobetuko dituzten kalitatezko zerbitzu publikoekin. Era berean, adierazi dute Donostiarrak kanporatuko ez dituen hiria eraikitzeko lan egingo dutela. Azpimarratu dute herritarrei ahotsa emango dietela beren egunerokotasunean eragina duten gaiei buruz.