GUREAN GAUR

Hezkuntza sistemaren kontrako mobilizazioa egin dute Ikasleok Zorrotz mugimenduak deituta

Bilboko Hezkuntza Delegaritzan elkartu dira hezkuntza "hezitzailea etz euskalduna, ikas baldintza duinak eta eduki propioak” aldarrikatzeko. Adierazi dute “inposaketa espainol, matxista eta autoritarioen” kontra altxatzeko beharra dagoela. “Ikasleok, dagokiguna borrokatu!” lelopean Bizkaiko ikasle mugimendua batu da Bilbon. Ikasleek ikasleen borroka “ezinbestekoa” dela azpimarratu dute, “Euskal Herriak hezkuntza sistema propio eta burujabe bat” izan dezan. Egungo hezkuntza sistema izan da mobilizazioaren jomuga, Ikasleok Zorrotzen aburuz “hautaketa tresna” dena.