GUREAN GAUR

Lejarragaren porrota, unerik txarrenean

Ibilbide profesionaleko lehen porrota larunbatean izan zuen Avanesyan errusiarraren aurrean. Borroka irabaziz gero, Europako gerrikoa babestuko zuen bigarren aldiz eta munduko gerrikoa lortzeko hauspoa lortuko zuen.
Ondo hasi bazen ere, hasieratik ez zuen argi ikusi. Laugarren round-ean beheraka hasi zen, Avaensyanen "gako" batek Kerman lurrera bota zuenean. Bizkaitarra zutitu bazen ere, hurrengo round-ean erraz irabazi zuen errusiarrak.
Bederatzigarrenean, Avanesyanek pausu bat eman zuen aurrera, eta kolpe kurboak goian eta behean emanez, Lejarraga soken kontra jarri zuen. Epaileak borroka gelditu eta K.O. teknikoz garaipena eman zion armeniar jatorriko errusiarrari.