GUREAN GAUR

Bilbo urdinez jantzi du Apnabik, autismoaz kontzientziatzeko

Apnabi-Autismo Bizkaia elkarteak urdinez jantzi du Bilboko Areatza, autismoa jasaten dutenen pertsonen egoeraz kontzientziatzeko nazioarteko eguna dela eta. Autismoaren Espektroko Nahasteak (AEN) pairatzen dituztenentzat eta familientzat antolatu du jaia elkarteak: AENdun pertsonak eta euren senideak dantzan eta jolasean ibili dira goizean zehar. Gaiaren inguruko kontzientziazioa lantzeaz gain, autismoa duten pertsonak gizarteratzen laguntzea da beren helburua.