GUREAN GAUR

Hasi da literatura eta praktika artistikoen disziplinak uztartzen dituen Gutun Zuria jaialdia

Izenburuak jasotzen duen gisan, arteak ematen duen ezagutza da garrantzitsua, ez euskarria bera. Eta hori da jaialdiaren helburua: artearen eta literaturaren balio hau goraipatzea. Artista-tailerrak, kontzertuak, irrati-saioak, bisita gidatuak eta sorkuntza bisualaren inguruko topaketak egingo dituzte. Tartean, euskal narratiba sorkuntzaren beste eremu batzuetara nola hedatu den erakutsiko dute.

Jaialdian, Danele Sarriugarte, Maialen Lujanbio eta Bernardo Atxaga izango dira, besteak beste, beste hainbat artista internazionalekin batera.
Sorkuntza artistikoko Irudiak eta hitzak da jaialdia osatzen duen tailerretako bat. Aurtengo helburua publiko zabalera hedatzea izanik, dibertsitate funtzionala duten artistak izango dira protagonista. Gaur hasi eta apirilaren 6a bitarte gozatu ahal izango da Azkuna Zentroak antolatutako Gutun Zuria. Bilboko Letren Nazioarteko Jaialdiaren barruan.