GUREAN GAUR

Kaleratzeak Stop plataformak elkarretaratzea egin du Gasteizen

Kaleratzeak Stop plataformak Gasteizko Foru kalean elkarretaratzea egin du Jose "Chusen" aurkako etxe kaleratze agindua salatzeko eta erakundeen esku-hartzea eskatzeko.

Jose "Chuse" La Puebla de la Barcako (Errioxar Araba) biztanlea da, eta etxe kaleratzea agindua dauka apirilaren 11rako. Hostalaritzan lan egindakoa eta 2010ean bizkarrezurrean lesioa sufritu zuen. Urte batez bajan egon ostean, kaleratua izan zen eta kontratu baterako a. Ez ditu diru-sarrera finkoak izan, eta ezinezkoa izan zaio Ibercaja kutxarekin duen hipotekari aurre egitea. Hortaz, zazpi hilabetez ezin ordaindu eta gero, Ibercajak mailegua erreklamatu dio. Bankuak berezko prezioaren %70a ordainduta eskuratu zuen etxea, enkante publikoan. Joseri 7.500 euroko zorra ordaintzeko eskatu dio bankuak, baina ezin du ordaindu.