GUREAN GAUR

Elkarrekin Podemosek "industriaren espoliazioa" salatu dute Deustuko erriberan

Helburua izan da urteetan auzokideek izan dituzten protestak bildu eta Udaletxera eramatea. Iraganaz, orainaz eta Zorrozaurreren etorkizunaz hitz egin nahi dutela adierazi dute, Bilbo "hobea" eta "inklusiboagoa" eraikitzeko asmotan. Salatu dute auzoan urteetan egin den "industria espoliazioa". Industria ondarea "babestu, zaindu eta errespetatu" egin behar dela azaldu dute. Hain zuzen, adierazi dute Artiach lantegiaren eraikina dela egoera kaxkarrean dagoen eraikinetako bat, eta horiek babesteko lege proposamenari emendakina jarri diote.