GUREAN GAUR

'Maitasunaren ideologiaren' eraginak aztertuko dituzte aurtengo Jakin jardunaldietan

Jakin jardunaldien egitaraua aurkeztu dute Lorea Agirre Jakineko zuzendariak, Kepa Sarasola UEUko zuzendariak eta Xabier Arregi Usurbilgo alkateak Donostian. Antolatzaileen esanetan, gizarteak maitasuna ulertzeko duen moduak eragina dauka gure buruetan, gure harremanetan eta gure etxe eta espazioetan. Horiek guztiak aztertuko dituzte aurtengo Jakin jardunaldietan.