GUREAN GAUR

Bost greba egun deitu dituzte sindikatuek Bizkaiko metalgintzan, hitzarmen duin baten defentsan

Sindikatuek salatu dutenez, negoziazio-mahaian ez da inolako aurrerapausorik eman, eta lan-hitzarmena ez dute eguneratu 2011tik. Horrela, maiatzaren 23an eta ekainaren 6, 7, 20 eta 21ean izango dira lanuzteak. Hitzarmen propioa duten enpresetako beharginei ere greba egiteklo deia egin diete, "etorkizuna bermatu eta hobekuntzak lortzeko". Bizkaiko metal arloko negoziazio mahaian 15 hilabetez bilerak egin ondoren, inolako aurrerapausorik gabe jarraitzen dutela salatu dute langileek. Beharginen esanetan, kontratuen ia %90a behin behinekoak dira eta %20ko soldata arrakala dago. Gaurko bileraren ondoren adierazi dute patronala "eroso" eta "harrotuta" dagoela, eta enplegua "suntsitzeko" prest dagoela.