GUREAN GAUR

Hezkuntzan "arreta berezia" jarriko duela adierazi du PSE-EEren Bilboko alkategaiak

Bilboko PSEren alkategai Alfonso Gilek bere alderdiak hezkuntzarekin duen konpromisoa adierazi du Basarrate landan egindako agerraldian. Udalak hezkuntzako eskumen oso murritza izan arren, haur eskolen egoeraren inguruko diagnostikoa eskatuko duela agindu du eta heziketa bukatzean lanpostu duinak sortze aldera, enplegu eta hezkuntza eragileekin fundazioa sortu nahi duela iragarri du sozialistak.