GUREAN GAUR

Inoiz baino diru gutxiago bildu du aurten Ibilaldiak

Minimo historikoa ezarri du eta, are gehiago, zorpetuta utzi du Lekeitioko Azkue ikastola. Ibon Goitia zuzendariak oso zailtzat jo du egoera ekonomiko honi aurre egitea. Aurrerantzean, "arrastaka" eramango duten kontu bat izango dela adierazi du Ibon Goitiak. Gune bat erori eta birkokatzea lortu zutela azpimarratu du. Eguna euritsu hasi zen atzo, eta atertuko zuela uste izan arren ez zen horrela izan. Horrela, hurbildu zen jendeari eskerrak eman dizkio ikastolako zuzendariak, eta jendearen eta talde batzuen ekarpena eskertu dute, "askok ez baitute kobratuko". Egoera kontutan hartuta, elkartasunerako deia egin du zuzendariak, eta horretarako, diru ekarpenak egiteko kontu korronteak zabaldu dituzte Kutxabanken eta Euskadiko Kutxan.