GUREAN GAUR

Gipuzkoako Foru Aldundira sartu dira zahar etxeetako langileak

Langileek hilabeteak daramatzate lan itunaren aldeko mobilizaziak egiten; iazko urritik hain zuzen ere. Sektorean 5.000 langile inguru daude, gehienak emakumeak. LABek protesta hasi du goizean Gipuzkoako Foru Aldundian: atarian eseri dira langile batzuk, eta beste batzuk kanpoan bildu dira babesa emateko. Diputazioaren egoitzan sartu dira gero, eta segurtasun zaindariak argazkirik eta zaratarik ez egiteko esan diete. Lurrean eserita jarraitu dute langileek, sirena eta txistu hotsa ateraz. Mahai-negoziatzailea blokeatua dagoela gogorazi du LABek; ELAk, gehiengoa izanik, mahaia utzi baitzuen. Ertzainak ere agertu dira diputazioko atarira, protestako arduradunak identifikatu dituzte eta kazetarien lana "oztopatu" dutela salatu dute. Ertzaintzak zahar etxeetako langile guztiak kanporatu ditu, baina borrokan jarraituko dutela nabarmendu dute. Gaur hasi eta hilaren 25era arteko grebarako deia eginda dutela gogorarazi dute sindikatuko kideek.