GUREAN GAUR

Aste Nagusirako 'koktel' bat, Campos Eliseos antzokian

Umorea, komedia, drama, kritika, thrillerra eta emozioa landuko dituzte artearen bitartez Bilbon. Sei antzezlan egongo dira irailaren erdialdera arte, ikusleari barrea egiteko zein hunkitzeko aukera emango diotenak; hori islatzen du koktelak, hain zuzen. Esaterako, Goyo Jimenez umoristak parte hartuko du zortzigarren urtez jarraian eta hori erakusteko erabili dute “zortzi” izeneko rona. Era berean, 'Campos Comedy' izeneko saioan Luis Piedrahita edo David Guapo komiko entzutetsuak izango dira, besteak beste. Era berean, Estatu Batuetan arrakasta handia duen 'Por los pelos' izeneko antzezlan komiko-poliziala ere eskainiko dute. Nekane Alonso zinegotziak antzerkiaren garrantzia eta disziplina horrek Bilbon izan duen bilakaera nabarmendu du. Antzezlanak ikusleen ekarpenekin egokitu direla azpimarratu dute antolatzaileek.