GUREAN GAUR

Ganbera orkestrak, otxoteak, abesbatzak eta metalak, Aita Donostia aste musikalean

Bost kontzertuz osatutako programa izango du aurtengo Aita Donostia Aste Musikalak. Ekainaren 2an hasi eta 8ra bitartean, musikaz beteko dute Donostiako kaputxinoen eliza bertako eta atzerriko hainbat musikari, talde eta abesbatzak. Kontzertu denak Donostiako kaputxinoen Elizan egingo dira, 20:30ean hasita.