GUREAN GAUR

PSEk maiatzaren 26ko hauteskundeetako emaitzen balorazio positiboa egin du

PSE-EEk maiatzaren 26ko hauteskundeetako balorazio positiboa egin du eta, aurrerantzean, “ezkerretik gobernatzen jarraitzeko” asmoa erakutsi du: Idoia Mendiak sozialisten tendentzia goratu du eta elkarrizketak hasteke daudenean, EAJri mezu argia bidali dio, bi alderdien arteko balizko akordioak “orokorrak” izan behar dira. Hori bai, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako erakundeetan gertatu daitezkeen hitzarmenak, Nafarroan zein Madrilen gertatu daitezken akordioetatik aldendu ditu.