GUREAN GAUR

Bere aurkako epaiketa errepikatzeko eskatu du Josu Urrutikoetxeak

ETAko buruzagi politiko izandakoa maiatzaren 16an atxilotu zuten Frantziako Sallanches. Parisko Auzitegiak 2017ko ekainean kondenatu zuen, 2011-2013 artean ETAko egitura politikoan parte hartzea egotzita. Urrutikoetxearen kontrako epaia bera aurrean egon gabe ebatzi zenez, aurreko urtekoari uko egin eta beste epaiketa bat izateko aukera ematen diote Urrutikoetxeari Frantziar estatuko legeek.