Plastikoaren erabilera murrizteko mundu mailako kanpaina jarri dute abian
GUREAN GAUR|2019/06/05 17:15

Plastikoaren kontsumoa murrizteko astea hasi zen ekainaren 3an eta ekainaren 9ra arte iraungo du. Nazioarteko Ozeanoen Egunaren harira, plastikozko ontzi edo poltsetan datozen elikagaiak ez kontsumitzeko deia egin du Zero Waste mugimenduak. Horrekin lortu nahi dutena da saltoki handiei eta multinazionalei presioa egitea.

 
Loading player...