GUREAN GAUR

SOS Alde Zaharra plataformak turistifikazioaren aurkako manifestazioa deitu du

SOS Alde Zaharra plataformako kideek kalejira antolatu dute ekainaren 20rako, “Auzoan bizi nahi dugu” lelopean. Prentsaurrekoan salatu dutenez, turistei bideratutako parke tematiko bihurtuko da auzoa norabide horretan jarraituz gero. Era berean, nabarmendu dute turismoari zuzendutako aldaketak egiterakoan ez dituztela kontuan izan hauek auzokideengan izan ditzaketen eraginak. Aldaketa horien artean, besteak beste, frankiziak auzoko denda txikiak zeuden tokietan jartzea edo alokairuen prezioaren igoera azkarra aipatu dituzte. Instituzioek erabaki hauetan daukaten erantzukizuna salatu dute.