GUREAN GAUR

Udal aurrerakoi bat lortzeko negoziaketa proposatu du Asironek Iruñean

Asironek azaldu du Maite Esporrin, PSNko zinegotzi eta alkategaiarekin hitz egin zuela bart gauean, izan zitezkeen negoziaketei buruz hitz egiteko. Esporrinek baina ez zela halakorik izango erantzun ziola ziurtatu du alkateak.

Dena den, Geroa bai eta PSNrekin gobernu aurrerakoi bat eratzeko prest jarraitzen duela ziurtatu du EH Bilduren alkategaiak, eta horretarako lau ardatz zehaztu ditu: elkarbizitza eta memoria historikoa, neurri sozialak eta etxebizitza, mugikortasuna eta jasangarritasuna, eta berdintasun politikak.