GUREAN GAUR

Agosti Xahok lehen gerra karlistari buruz idatzitako bi idazki biltzen dituen liburua aurkeztu dute

Agostin Xahok lehen gerra karlistari buruz idatzitako bi idazki biltzen dituen liburua aurkeztu dute Koldo Mitxelena Kultur etxean. Escritos sobre La Primera Guerra Carlista: Palabras de un vasco. Viaje a Navarra izena du liburuak, eta elebiduna da; hain zuzen, Justo Garatek eta Rafael Galarzak frantsesera eta gaztelaniara itzuli dute. Prentsaurrekoan hartu dute parte Xabier Irujo Nebadako Unibertsitateko irakasleak, Patri Urkizu liburuaren sarreraren egileak eta Mikel Alberdi Zumalakarregi museoko artxiboaren arduradunak. Zumalakarregi museoak elkarlanean egin du liburua Nevadako Unibertsitateko Euskal Ikasketen Zentroarekin. Ez da Renok eta Ormaiztegik elkarrekin lan egiten duten lehen aldia: izan ere, 2015ean Henningsenen autobiografia bat argitaratu zuten “hamabi hilabetez Zumalakarregi generalarekin” izenburupean. Hizlariek adierazi dute liburu sorta bat argitaratzea dela helburua, Tomas Zumalakarregiren irudia nazioartean ezagutarazteko eta aldi berean Euskal Herriaren historiaren hedapena zabaltzeko.