GUREAN GAUR

Bilbo "erakusleiho-hiri" bilakatu nahi dutela salatu dute

2020ko Eurokopa txapelketari buruzko hainbat gako azaldu dituzte gaur Bilbon. Txapelketako partidak hamabi egoitzatan jokatuko dituzte eta horietariko bat Bizkaiko hiriburua izango da, Espainiako selekzioak hala izatea proposatu eta gero. San Mamesen lau partida jokatuko dira, multzokako faseko hiru eta final zortzirenetako beste bat. Sarrerak eskuratzeko izen-ematea ireki dute dagoeneko eta Bilboko partidak ikusteko prezioa 50 eta 180 euro artekoa izango da. Horretaz gain, bolondres gisa apuntatzeko epea ere zabaldu dute, horrela azaldu dute txapelketako enbaxadore izango diren Julen Guerrerok eta Carlos Marchenak. Kanpoaldean, Eurokopa Honi Ez plataformak elkarretaratzea deitu du Bilbo "erakusleiho-hiri bilakatu nahi duen" txapelketa salatzeko.