GUREAN GAUR

Etxeratek espainiar Gobernuari eskatu dio presoei ez jartzeko inongo trabarik bide juridikoa egiteko

2017an, ibilbide juridiko bati ekin zioten EPPK euskal preso politikoen kolektiboak eta bide horren balantzearen emaitzak “gazi gozoak ” direla adierazi du Onintza Ostolaza abokatuak, Etxeratek gaur egin duen prentsaurrekoan. Abokatuak jakinarazi duenez, denbora honetan 53 euskal preso politiko gelditu dira aske, horietako gehienak kondena osoa beteta; hortaz, 213 euskal preso daude gaur egun Estatu espainiarreko kartzeletan. Horietatik bi herenek (142 presok) hasi dute ibilbide juridiko berria.